JAVIER BERISTAIN. UREDERRA UDAZKENEZ

Maxixatzen.eus 2013ko aza. 1a, 07:00

Javier Beristain: Urederra udazkenez-1

 

 

 

 

 

 

Urederraren iturburuko natur erreserba Urbasa-Andíako parkean dago, Bakedanoko udalerrian, Nafarroan.

Javier Beristain: Urederra udazkenez-2

 

 

 

 

 

 

Han sortzen da Urederra ibaia eta, 19 kilometroko ibilbidea egin eta gero, Ega ibaira isurtzen ditu urak, Lizarra parean.

Javier Beristain: Urederra udazkenez-3

 

 

 

 

 

 

1987an izendatu zuten Natura erreserba.

Javier Beristain: Urederra udazkenez-4

 

 

 

 

 

 

Urbasako gune karstikoan sortutako akuifero garrantzitsuaren berezko irteerarik emankorrena da Urederra.

Javier Beristain: Urederra udazkenez-5

 

 

 

 

 

 

630 metroko garaieran sortzen da, eta paretaren goiko tontorrak 900 metro ditu.

Javier Beristain: Urederra udazkenez-6

 

 

 

 

 

 

Milioika urtetan Urbasako ura hustearen eraginez, gunearen hegoaldeko ertzean sortutako anfiteatro arrokatsua osatzen duen koska modelatua da.

Javier Beristain: Urederra udazkenez-7

 

 

 

 

 

 

Oso nabarmena da zuhaitz, zuhaixka eta flora aniztasuna; eremu txiki batean, espezie hauek aurkitzeko aukera izango dugu, besteak beste: ezkiak, haritzak, astigarrak, pagoak, lizarrak, zumarrak, sahatsak, hurritzak, elorri zuriak, ezpelak eta ipuruak.

Javier Beristain: Urederra udazkenez-8

 

 

 

 

 

 

Baina toki berezi honetako ezaugarri nabarmenena ibaia da. Ikusgarria da ibaiaren urek nola bihurritu eta jolasten duten haitz eta zuhaitzen sustraiekin, ur-jauzi, errekatxo eta putzu koloretsuak sortuz.

Javier Beristain: Urederra udazkenez-9

 

 

 

 

 

 

Urederra ibaiaren iturburura iristeko, Bakedanon dagoen aparkalekutik abiatzen den bidezidorretik sartu beharko dugu, oinez.

Javier Beristain: Urederra udazkenez-10

 

 

 

 

 

 

Ordu erdi batean iritsiko gara natur erreserba magiko honetara.

 

Javier Beristain

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide