JON ANDONI MARTIN: SOLARIGRAFIA

Jon Andoni Martin 2013ko aza. 4a, 06:26

Jon Andoni Martin - Solarigrafia-1

 

Herriaren jakinduriako esaerek diotenez, kontu batek bestera garamatza.

Orain dela gutxi, solarigrafiari buruzko erreportaje bat ikusi nuen telebistan, eta, jakin-minak bultzatuta, gaiaren inguruan ikertzen hasi nintzen.

Horrela jakin ahal izan nuen, besteak beste, Diego Calvin, Slawomir Decyk eta Pawel Kularen testuei esker, solarigrafia itxuraz eguzkiaren zeru-sabaiko mugimendua erregistratzen duen irudia dela.

Jon Andoni Martin - Solarigrafia-2

 

 

Kamera estenopeikoak erabiltzen dira horretarako, paper fotosentikorrarekin kargatuta, halako moduz, non kimikoki prozesatu beharrik ez duten lorratz bezalako batzuk agertzen baitira.

Irudi horiek eskuratu ahal izateko, denbora luzeko esposizioak behar dira, egun bakar batekotik hasi eta urteko aro batzuetara bitartekoak.

Fotografian jasotzen dira paisaia, argia eta astroen mugimendua, informazioa eskainiz planetako latitude bakoitzeko atmosferari buruz.

Eguzkiaren inguruan garamatzan bidaiarekin lotutako erreferentzia puntuak erakusten dizkiguten irudiak dira.

Jon Andoni Martin - Solarigrafia-3

Gogo berotu egin ninduen fotografiaren jatorrietara garamatzan ideia horrek, eta zenbait kamera estenopeiko [Sandy latekin egindakoak erabili ditut nik] ezarri nituen Azkoitian zehar.

Jarri nituen hamar kameretatik hiru jaso egin ditut 24 egun pasa direnean (2013-10-5etik 2013-10-29ra bitartean), eginkizunak egoki egiten ari ote naizen jakiteko. Emaitza hemen erakutsitako argazkietan ikus daiteke.

 Honako hau lehenengo ekinaldia izan denez, solarigrafiari buruzko adierazpen gehiago emango dizkizuet hurrengo kapituluetan.

 

Jon Andoni Martin

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide