Gaurtik aurrera, asteazken gauero Euskara jendea dokumentala izango da ikusgai ETB1en, 22:15ean.
Sei ataleko dokumental sorta da, eta 2006an Xamarrek izen berarekin argitaratutako liburuan du oinarria.
Zenbat gara eta Ibaizabal-Mendebalde kultur elkarteek ekoitzita, historian zehar hizkuntza bati lotutako jendearen inguruko dokumentu harrigarria da honako hau.