Beste behin ere, Ramon Saizarbitoriak jasoko du Euskadi Literatura saria.
Martutene eleberria saritu diote oraingoan, lan luze eta aberatsa, gozagarria, epaimahaiaren aburuz. 2001ean ere irabazi zuen saria, Gorde nazazu lurpean lanarekin.
Bestalde, Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek erdietsi dute Itzulpeneko saria, Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak euskaratzeagatik, eta Elena Odriozolak ilustraziokoa Tropecista lanagatik