Nafarroako zenbait udal eta Mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek Pamiela argitaletxearen laguntzarekin antolatzen dute Etxepare saria, euskal literaturan bereziki estimatua dena, album ilustratuen arloan.
Aurtengoan, Maite Mutuberria ilustratzaile nafarrak eta Leire Bilbao idazle bizkaitarrak eginiko Gerrak ez du izenik lanak irabazi zuen saria, eta, ohi bezala, udazkenean argitaratu du Pamiela etxeak.
Etxepare sariko epaimahaiaren iritziz, "egileek ederki uztartu dituzte hitza eta irudia, sentimenak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak agerira atereaz".