Itzain blogari zuzeulariak bikain erretratatu du gutako askok ezagutzen duen euskotar jokabidea.
Euskaldunok askotan itzain kaxkarrak izan gara, akuiluarekin idiak ziztatu edo igurtzi beharrean, geure buruari behin eta berriz sartuz.
Eta akuilua ez da nork bere buruari sartzeko egindako tresna, gainontzekoak gidatzeko baizik.
zuzeu.com orainkari horizontalean aritzen da Itzain, beste zenbait blogarirekin batera gure inguruko gaiak jorratzen.