JON SARASUA: HIZTUNPOLISA

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 22a, 06:45

Pamiela argitaletxea

 

Jon Sarasuak Hiztunpolisa, euskaltasunaren norabideaz apunteak liburua argitaratu berri du.

Sarreran adierazita dagoen bezala, euskararen norabideaz pentsatzeko angelu batzuk hartuta, zatika egindako begiratuak dira, adar anitzetan barreiatuak. Bertako bi begiratu ekarri ditugu hona:

Ura eskutik:  Nonbaitetik eta nolabait, transmititu da belaunaldietan zehar jarraidura-sen hori. Euskaltasuna hurrengo belaunaldiei pasatzea “ura eskutik eskura” pasatzea bezalako ariketa prekarioa da. Ariketa prekario horrek bihotza dardaratzen digu

Gauzka:   Hiztun komunitatea egitura irekia da, espiralean mailakatua eta esklusiboa. Gure polisean hiztun komunitate bat baino gehiago dago. Polisa eleaniztuna da. Geroni hiztun komunitate bat baino gehiagotan gara partaide.  Aniztasun hori ezinago asimetrikoa da gurean, estatu-hizkuntzen, zibilizazio hizkuntzaren, euskararen eta etorkin hizkuntzen artean. Baina bada beste asimetria bat ere: asimetria sustraiko bat. “Guk hizkuntza asko ditugu, baina euskarak gu bakarrik gauzka”, esan zuen behin Julen Arexolaleibak. Lur honetan hizkuntza asko dago, baina euskarak funtzio batzuk betetzeko lur hau bakarrik dauka. Asimetria hori tolesten asmatzea da hurrengo hamarraldietako lana.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide