Operissima eta Rousse opera konpainiek, Murtziako Romea antzerki taldearekin elkarlanean, prestatutako G. Bizeten 'Carmen' opera emango dute datorren hilaren 8an Baztartxon.
Musikari lanetan, Bizkargi musika eskolako 20 umek ere arituko dira, nazioarteko 45 musikarirekin batera.
Opera frantsesez abestuko dute, gaztelaniazko azpitituluekin, eta 3 ordu eta laurden iraungo du, tartean hogei minutuko atsedenaldiarekin.
Sarrerak 25 euro balio du eta dagoeneko salgai daude udaletxean, Kultura sailean eta baita Gurea frontoian ere.
Emanaldia 20:30ean hasiko da.