KONTRAKO EZTARRIXE (FM 94.2) IRRATIAREN I. FESTA

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 17a, 12:24

Kontrako Eztarrixen Festie

 

Azkoitiko irrati dialean tarte mardul bat badaraman Kontrako Eztarrixe irratiak (FM 94.2) lehenengo festa antolatu du, datorren zapatuan herrian zehar egitekotan.

Ospakizunaren hasiera eguerdiko ordu batean izango da, Herriko plazan izango baitira zuzenean emanaldia egiten.

Ondoren, 17:00etan ate irekiak izango dira irratian bertan Matadeiko lokaletan, jendeak ikusi, ikasi eta, nahi badu, programa egin dezan.

Bukatzeko, kontzertuak izango dira 22:00etatik aurrera Matadeixen: Kakahuete (Oiartzun), Madeleine (Donostia), Kaskezur (Elizondo), 5 euroren truke.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide