Amelia Barquin MUko irakaslearen blogean eskura ditugu, neskei hezkuntza estetiko/sentimental modernoa emateko argibideak.
Ohi bezain xorrotx eta astintzaile, neska txintxoak hezteko lau ezinbesteko tresna aztertzen ditu Barquinek.
Ironia erabiltzearen onurak estimatu ohi ditugunontzako ekarpen aparta, jendarte berdinago eta parekideagoaren mesedetan.
Horrekin lotuta, gogoan har daiteke Colin Stokes-en TED hitzaldi labur hau ere, filma gehienek umeengan ezartzen dituzten joeren inguruan.