Joan den asteazkenean izan zen lehenengo hitzaldia, eta hurrengo bi asteazkenetan jarraituko du hitzaldi zikloak Elgoibarren.
Atzera begira, aurrera egiteko -euskaldunon iraganaz eta etorkizunaz- izenez antolatu du Elgoibarko izarrak, Udalarekin elkarlanean, urtero, antolatzen duen hitzaldi zikloa.
Bigarrena bihar izango da, eta Kike Amonarrizek emango du: XXI. mendeko euskaldunak: "Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!" hitzaldia. Bigarren hori Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 19:00etan.
Eta azkena urriaren 23an izango da. Lorea Agirrek eta Unai Iturriagak eskainiko dute azken hitzaldia. Euskalgintzan orain artean egindakoa baloratu eta etorkizunean egin beharrekoez jardungo dute kazetariak eta bertsolariak, 19:00etan Kultur Etxeko hitzaldi gelan bertan.