Joan den astean jakin dugu Alice Munro ipuingile apartak jasoko duela aurtengo Literaturako Nobel Saria.
Badugu euskaraz haren liburu bikain bat: Zorion handiegia (Meettok). Itziar Otegi, Aiora Jaka, Naroa Zubillaga eta Nagore Tolosak euskaratu zuten, eta itzulpen guztiei batasuna Amaia Apaolazak eman zien, zuzenketak eginez.
Hamar ipuin dira, gertaerak bere horretan azaltzeko asmoz idatzitakoak, egileak bizitzari berari utzi nahiko balio bezala han-hemen ustekabekoak ezar ditzan protagonisten ibilbidean, ohikoa dena erdiz erdi hautsiz.
Oraintxe urtebete pasatxo dela egin zuten aurkezpena Donostiako Elkar dendan, eta Eider Rodriguezek hainbat xehetasun eman zituen idazle kanadarrari buruz, honako bideoan jasota dagoen moduan.
http://www.youtube.com/watch?v=6RgJFRzhDWo&feature=player_detailpage