Foru aurrekontuetan parte hartzeko aukera
Aurreneko aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014ko aurrekontuetatik 500.000 euro Urola Erdia bailarako herritarren esku utzi nahi ditu, diru horrekin egin beharrekoa bertakoek erabaki dezaten.
Joan den asteazkenean parte hartu nahi izan zuten azkoitiarrekin elkartu ziren Diputazioko ordezkariak, eta herritarren iritziak jaso zituzten.
Nolanahi ere, bilerara joan ezin izan zutenek, eskura dauzkate parte hartzeko aukerak. Hara hemen bestelako bideak beraien proposamen eta iritziak helarazteko:
honako fitxa hau bete eta udaletxeko, liburutegiko edo igerilekuko postontzietan utzi edota www.aurrekontuahobetzen.net webgunean idatzi.
Hilaren 17ra bitartean izango da egiteko modua, eta Aldundiak jasotako proposamenen artean aukeratuko du zer proiektu gauzatu.