PERIA EGUNA BIHAR ELOSUN

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 11a, 07:18

Elosuko Ganadu Peria (Nerea Uranga/Hitza)

Bihar izango da urteroko Ganadu Azoka Elosun.

Autobusak antolatu ditu Azkoitiko Udalak Elosutik joan-etorria egiteko: 09:00etatik 20:00k bitartean, bi autobus txiki gelditzeke ibiliko dira, ohiko tokietan geldituz (Julio Urkixo eta gasolindegian gorakoan, eta gasolindegian eta liburutegian beherakoan).

Berrikuntza bezala, aurten Azkoitiko eta Bergarako udalen elkarlaneko azpiegitura berriak inauguratuko dituzte bertan gaur bi herrietako alkateek 19:00etan: aparkaleku berriak, jolas parkea eta proba tokia.

Hara hemen egitarau osoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide