"EUSKARA JENDEA" DOKUMENTAL SORTA AURKI IKUSGAI

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 10a, 15:39

euskara jendea dokumentala

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza sei dokumentaleko sorta Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzi dute.

Dibulgazioa helburu, 40-50 minutuko ataletan euskararen eta bere herriaren historia azaldu nahi diote ikusleari. Dokumentalak azpititulaturik daude hainbat hizkuntzatan, eta material didaktiko bat ere sortuko da.    

Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu, eta ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz.

Hona hemen lanaren aurkezpeneko agenda.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide