XXXII. Bizenta Mogel ipuin lehiaketarako lanak bidaltzeko epea zabalduta dago.
Azkoitiko Kultur Elkarteak antolatzen du lehiaketa, Azkoitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Lautik hamar orrira bitarteko lan orijinalak, saritu eta argitaratu gabeak onartuko dira. Gaitzizenarekin izenpetu, eta, izen bereko kartazalean, hona bidali beharko dira:
Azkoitiko udala
Herriko enparantza z/g
20720 Azkoitia
Sariak:
1. 500 euro eta oroigarria.
2. 330 euro eta oroigarria.
3. 200 euro eta oroigarria.