Uneak dira argazki serie honetan jasotakoak.
Une bat irauten duena da, gero berdintsua izateko, baino inoiz ez berdina.
Une bat begirada bat da.
Une bat iheskorra da, mehea da, eta betierekoa.
Une bat izaki batek jasotako sentsazio baten gutxieneko iraupena da.
Une bat hasierarik eta bukaerarik gabeko denbora zati bat da.
Hemen proposatu dizkizuedan une horiekin zuek gozatzea espero dut.
Jon Andoni Martin