HIZKUNTZAREN TRANSMISIOA, GURASOEN ESKU

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 18a, 10:30

 

Berria / J. HERNAEZ / ARP

Berrian joan den astean jakin genuenez, eragile euskaltzaleek gurasoei dei egin zieten Bilbon, euskaltegietara hurbiltzeko, ume eta helduen artean euskararen transmisioa berma dadin.

Aldi berean, Azkoitian bada transmisioari eragiten diot joera bat: guraso euskaldun batzuk espainolez hitz egiten diote elkarri, eta euskaraz umeei.

Hemen argitaratutako albiste batean ageri denez, dagoeneko badakigu jokabide horrek zer ondorio dituen.

Arrasate bezalako herri bateko egoera izan daiteke horren erakusgarri.

Eliza kutsua duen oro baztertzeko joera orokorra dagoen honetan, kontuan har liteke apaiz baten pasadizoa.

Pulpitutik esaten zituenak berak ez zituela betetzen aurpegiratuta, "zuk egin ezazu nik esaten dudana, ez nik egiten dudana".  Geu ere bide beretik?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide