LOURDES OÑEDERRA: INTEMPERIES (BABES BILA), ELEBERRIA

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 9a, 23:59

[caption id="attachment_1676" align="alignleft" width="184"] Erein argitaletxea[/caption]

 

Protagonista emakume bat da, Luzia. Emakume banandua, 50 urtetik gorakoa, donostiarra.

Hizkuntzalaria da, eta astean behin Madrilera joan behar izaten du, paziente bat tratatzeko.

Madrildik Donostiarako joan-etorrietan, beste hainbat pertsona agertuko dira, Luziaren gogoetetan eta oroimenetan ia beti: senar ohia, ama, hitzik egiten ez duen pazientea, txakurra, Madrilen ezagutuko duen medikua...

Pertsonaia horiekin guztiekin lotuta, hainbat gai: errua, itxaropena, egunerokotasuna, ezintasuna, harremanak...

 

Oso errealitate sinesgarria eta gertukoa islatzen duela esango nuke. Irakurterraza, baina zer pentsatu handia eman didana.

E. L. I.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide