Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak Berrian duen bloga ez da oraingoxea.
2006ko maiatzean jaio zen arren, 1984an idazten hasitako ohar-koaderno edo egunkariaren jarraipentzat dauka egileak.
Blogeko aurkezpenean dioenez, "koaderno horretako gogoeta, artikulu, ipuin, poema eta era guztietako apunterik ustez interesgarrienekin "Inon izatekotan" liburua osatu nuen (Susa, Zarautz, 2006)".
Aipatutako hasierako data hartatik gaur artekoak urtez urte jasota daude blogean, klik bakarrarekin irakurtzeko moduan.