MARIMAISTRA, EUSKALDUNON GIDARI

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 5a, 11:55

blogak.goiena.net

Zorionekoak gu, euskaldunok, dagoeneko badugu eta euskaldun izatearen katramilak askatuko dizkiguna: Marimaistra.

Goiena.net-eko bere blogean agertzen denez, hizkuntzarekin sortzen zaizkizuen zalantzak, galderak eta kezkak bidali ahal dizkiozue, eta berak gustu handiz argituko dizkizue.

Nonbait, Marimaistra oso eskuzabala da, eta izugarri gustatzen zaio euskaldunei laguntzea. Dena dela, jeinu bizi-bizikoa omen da, eta purrustadaren bat ere jaso dezakezue!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide