Berrian irakurri berri dugunez, EIE Euskal Idazleen Elkarteak, Donostia Kulturarekin eta Donostiako Udaleko Euskara Patronatuarekin elkarlanean, Poesia orduak ekitaldia antolatu du aurten ere.
Bi ikuskizun daude egitarauan, eta biak ere Donostiako Viktoria Eugeniako Klub aretoan izango dira bi emanaldiak, 20:00etan hasita. Doan banatuko dituzte gonbidapenak Viktoria Eugenia antzokiko leihatilan, 17:00etatik aurrera.
Gaurkoan Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek 3 Lak eskainiko dute, musika eta hitza uztartuz.
Bihar, Tenpora taldeak bere estreinako emanaldia eskainiko du,Harkaitz Cano eta Karlos Linazasoro idazleekin eta Hasier Oleaga, Juantxo Zeberio, Itsaso Etxebeste, Beñat Barandiaran eta Elene Arandia musikariekin.