Bada blog bat, orain urtebete dela egunero-egunero 31 eskutik izenarekin euskararen inguruko artikulu bat argitaratzen hasi zena.
Egunero bidalketa berria sartu ahal izateko, kolaboratzaile sare zabala behar, eta sare horretan badira bi azkoitiar, Iñigo Aranbarri eta Juan Luis Zabala, eta Azkoitiko azpeitiar bat, Iñaki Segurola.
EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak argitaratzen du, eta, abuztuan oporrak hartu bitartean, 272 testu zeuzkan sareratuta, testuek eragindako auskalo zenbat iruzkinekin.
Euskararen ingurukoak gogoko badituzu, eta hizkuntzari berari dagozkion jakingaiak, eztabaidak eta gainontzeko katramilak interesgarri bazaizkizu, baduzu nora jo.