Anna Solé Mena katalana Bruselan bizi da, eta bere esperientzia eleanitzean oinarritzen da Hizkuntzaren aberastasuna. Babelen indarra dokumentala.
Eleaniztasunak dakartzan onurak, hainbat arlotan erakutsita: familia, haurrak heztea, Europako Batasuna, lagunartea, wikipedia, Kataluniako El Periodico-ren kasua, eta abar.
Zenbat eta hizkuntza gehiago hitz egin, orduan eta gimnasia handiagoa eragiten diogu burmuinari, eta, horrenbestean, adimena bizkortu egiten da. Gainera, hizkuntza aniztasuna pizgarria da negozioetarako ere.
Horretaz gain, egiaztatu egiten du hizkuntza eta politikaren arteko harremana dela hizkuntza aniztasunerako oztopo nagusia.
Espainiako telebista publikoko La noche tematica saioan eman zuten, La2 katean: http://www.youtube.com/watch?v=k8pYhjEq39o