2013ko ANDRAMAIXETAKO EGITARAUA

Maxixatzen.eus 2013ko abu. 6a, 19:58

 

Abuztuak 14, asteazkena

  • 10:00. San Martingo elkartean hamarretakoa.
  • 10:30. IV. Jokin Ormaetxea jubenilen txirrindulari lasterketa, Ibai Ondo kaletik abiatuta. Helmuga Plaza Berrin izango da.
  • 11:30. Koadrilen jaitsiera txupinazora, San Martingo elkartetik.
  • 11:40. Bittor Lizarralde zenari omenaldia, udal pleno aretoan.
  • 12:00. Andramariei hasiera emateko txupinazoa botako da, herriko musika bandak Ondo pasau andramaixek jotzen duen bitartean. Ondoren, musika bandaren, parrokiko abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, herritarrek Azkoitia abestia kantatuko dute.
  • 12:15. Eltziegoko Dultzaineroek Kandido konposizioa eskainiko dute.
  • Ondoren. Erraldoi eta buruhandien kalejira abiatuko da.
  • 14:00. III. Marmitako Txapelketaren sari banaketa. Lehiaketan parte hartu nahi duenak udaletxean edo festa batzordean eman behar da izena, abuztuak 12a baino lehen.
  • 14:30. Bazkari herrikoia, Ikurrinaren plazan. Marmitako jana txotxarekin. Ondoren, koadrilen arteko jolasak.
  • 17:00. Haur parkea plazan. Puzgarriak, gazteluak…
  • 20:00. Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea (zazpi ahotsetara) eta aita Nemesio Otañoren Ave Maria (bost ahotsetara) abestuko dituzte, eliza nagusian.
  • 22:00. Oliver magoaren ikuskizuna, Forash mago azkoitiarrarekin, plazan.
  • 22:30. Balda Plazan, Faborez 07 diskoaren aurkezpen erromeria. Parte hartzaileak: Mamen Maltzeta eta Nerea Ugarte, Barrenola anaiak, Zabale anaiak eta Jauregi eta Andere.
  • 23:00. Moonlight Melodies eta talde sorpresa baten kontzertua, txosnetan.
Abuztuak 15, osteguna. Andramari Eguna

  • 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
  • 10:00. Herriko musika banda eta Txalkor txistulari taldearen kalejira.
  • 11:00. Meza nagusian herriko abesbatzek Miguel Mari Azpiazuren Pakea Lurrean abestuko dute, bost ahotsetara. Ofertorioan, Migel Mari azpiazuren Agur Maria estreinatuko da, lau ahotsetara. Organo -jotzailea: Jose Luis Frantzesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.
  • 12:00. Dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 13:00. Herriko musika bandak, Txalkor txistulari taldeak eta Azkoitiko dultzaineroek kontzertua eskainiko dute.
  • 17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan: Aritz Lasa-Merino I Olaizola I. eta Izaren aurka; Irujo eta Barriola Olaizola II.a eta Apraizen aurka.
  • 18:30. Bapatean zirkoaren tabernan ikuskizuna, plazan.
  • 19:00. Bertso poteoa, herriko plazatik.
  • 20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
  • 23:00. Andramarietako III. Laburmetrai Lehiaketa, plazan.
  • 23:30. Patxi eta Konpainiarekin erromeria, plazan.
Abuztuak 16, ostirala. San Roke Eguna

  • 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
  • 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
  • 11:00. Eliza nagusian, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, meza nagusia. Parrokiko abesbatzak Misa de Angelis abestuko du.
  • 11:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira, dultzaineroen laguntzaz.
  • 12:15. Ohiko aurreskua, Umore Ona elkarteak antolatuta, herriko plazan.
  • 13:00. Kontzejupean, Azkoitiko Musika Banda eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua.
  • 14:00. Haur eta gurasoen bazkaria, herriko plazan. Izena abuztuaren 7tik 12ra bitartean eman daiteke, udaletxean edo festa batzordean.
  • Ondoren. Haurrentzako eta gurasoentzako jolasak, eta bukaeran zezen karretoiarekin kalejira, Balda Plazara.
  • 17:30. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan: Capellan eta Uzkudun Juaristi eta Lasaren aurka; Andreu eta Goñi Larrañaga eta Otxandorenaren aurka.
  • 17:30. Irrien Lagunak Ane eta Piratekin parrandan, Balda Plazan.
  • 19:00. Herrira ekitaldia.
  • 21:00. Parrillada herrikoia, txotxarekin, Kontzejupean. Parrillak piztuko dira eta bakoitzak bere janaria eraman beharko du, han erretzeko.
  • 23:00. Su festak, Bastarrikaldetik, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik.
  • 23:30. Grises eta Corizonas taldeen kontzertua, herriko plazan.
Abuztuak 17, larunbata. Baserritarren Eguna

  • 09:00-10:00. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako seilatzea, udaletxean. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara jasoko dira, Torre Zurin. Azkoitiko kultur elkartearen eskutik.
  • 09:30. Herriko dultzainero eta trikitilarien kalejira.
  • 09:30. Gipuzkoako VIII. Blonda Txapelketa, Plaza Berrin.
  • 10:00-13:30. Bertako baserritarren produktuen salmenta, azokako arkupetan.
  • 12:00. Txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandiak.
  • 12:30. Jubilatuen meza, eliza nagusian.
  • 12:30. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. Euskal Herriko bigarren mailako Aizkolari kanporaketa. Harri-jasotzailea, Idoia Etxeberria.
  • 14:30. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
  • 17:30. Koadrilen Arteko Gazte Olinpiadak.
  • 18:00. Dantzari bikote gazteen txapelketa, Balda Plazan.
  • 18:00. V. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan: Zubiondo eta Soarte.
  • 19:30. Inazio Iriarte XXXII. Margo Lehiaketaren sari banaketa, Torre Zuri erakustokian.
  • 22:00. V. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan: Lopategi, Urrutia eta Arzadun.
  • 23:00. Suzko zezena herriko plazan.
  • 23:30. Walk Mans eta Lin Ton Taun taldeen kontzertua, plazan.
Abuztuak 18, igandea. Koadrilen Eguna

  • 10:30. Haur eta helduentzat judo erakustaldia, eta ondoren nahi duten guztiek bertan parte hartzeko aukera izango dute, eliza atarian. Antolatzailea: Yudo Klub Kimura.
  • 11:00. Atletismo saioa, Balda Plazan. Ondoren, XIII. Andramaixetako Milia, Xeye Atletismo Taldeak antolatuta.
  • 14:30. Bazkari herrikoia, plazan. Izena udaletxean eman daiteke.
  • Ondoren. Kamiseta lehiaketa. Izena udaletxean eman daiteke.
  • 16:30. Elektrotxaranga.
  • 18:00. Haurrentzako apar festa, Balda Plazan.
  • 18:30. Fan&Go taldearekin erromeria, txosnetan.
  • 22:30. Tximeleta taldearekin dantzaldia, plazan.
Abuztuak 19, astelehena

  • 22:00. V. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan: Illarreta, Andrakas eta Taberna Goieta.
Abuztuak 20, asteartea

  • 22:00. V. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan: Oliden, Alegria eta Elordui.

 

 

 

 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide