Argazki hauek joan den ekainaren 30ean atera nituen Zeanurin.
Bertan, urtero bezala, Zeanuriko Elexartza baserritik Arrabako (Gorbeia) txabolara egiten duten larre-aldaketan Enrike Etxebarriari eta bere artaldeari laguntzeko aukera eskaini zuten aurten ere.
Hasteko, Elexartza baserriaren aurrean Enrike Etxebarriarekin elkartzen da jendea.
Enrikek artaldea biltzen du, eta Ana Mari bere arrebak, betiko ohiturari jarraituz, bedeinkatu egiten du,
ur bedeinkatua boteaz eta
“San Joanek jagon daizala Arrabako landan” esaldia esanez.
Ondoren,
mendian gora
ttipi-ttapa
igotzen da Enrike
Arrabako txabolara.
Abuztuan erdira arte
geratzen da artzaina
artaldearekin
Gorbeia mendian.
Mikel Zengotita