Euskaraz aritu eta bizitzeko gogoa daukan edozein izango da ongi etorria Topaguneak antolatutako barnetegian.
Hamar eguneko egonaldiak 375€ euro balio du, lotarako tokia, otorduak eta ekintzak barne.
Bertan euskaraz hitz eginez inguruko txokoak ezagutu, tailerrak, euskal kantu eta dantzak, mitologia, sendabelarrak…
Uztailaren 18tik 28rako lehen txanda oraintxe bukatzen ari da, eta bigarrena abuztuaren 22tik irailaren 1era bitartean izango da.
Izena emateko bi modu dituzue:
- Jarri zuzenean antolatzaileekin harremanetan (etxalarkobarnetegia@gmail.com / 618.303.582 telefono zenbakia (Jone))
- Edo bete lotura honetan aurkituko duzuen galdetegia.