AITOR ARRUTI: KOADERNO BERDEKO POSTALAK-3

Aitor Arruti Rezabal 2013ko uzt. 26a, 06:12

 Tenerife, Costa Adeje

ABERASKUMEON UDA

Madarikazioak auto geldietan

erre beharreko eguzki galdatan.

Zorion ttantta urri laburrak

garestiegi erositako oporretan.

Harrapazka gorrituak estutasunean

hotel gainezkatuetako buffetetan.

Arnasari ahalegin betean eutsiz

tripa ezkutatu nahia hondartzetan.

Berehala ahaztuko diren zenbat bisita,

kameraren objektibo zulotik bizita?

Olio lurrintsutan frijitutako azalak

auzokoaren zuritasunean hobetsita.

Aberats berrion mozkorraldi motzegia

urte osoan miseriaren ajean ereinda.

Aitor Arruti Rezabal

2006ko abuztua

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide