SANTIO EGUNA, ATE-LEIHOETAN LIZARRA JASOTZEN DUGUNA

Maxixatzen.eus 2013ko uzt. 25a, 00:20

San Joanetan lizarra jarri, Santiotan jaso.

 

Gure inguruetan oraindik ere bizirik jarraitzen duen ohitura da landareekin lotutako bat.

Hain zuzen, ekaineko San Joan jaietan eta uztaileko Santio festetan osatzeko errituei dagokio, besteak beste, Urrestillan.

Ohituraren arabera, San Joan egunean lizar adar bana ezarri behar da etxeko ate eta leihoetan, eta Santiago egunean jasotzen.

Aspaldiko sinesmenen baitan, bizitza eraberritu eta gaitzak uxatzeko balio du ohitura horrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide