[caption id="attachment_1368" align="alignleft" width="210"] Andramaixetako kartela[/caption]
Etxe Zuriko erakusketan 14 lanen artean aukeratu ahal izan zuten herritarrek, eta 270 herritarrek eman zuten botoa.
Beñat Alkorta azkoitiarra izan da irabazlea, eta Arte ederretan aditu batek, diseinuan aditu batek eta kultur teknikariak osatu dute epaimahaia.
Beñaten lana aukeratzerakoan, honako ezaugarriak izan dituzte kontuan: lanaren originaltasuna, egileak festekin egin duen lotura berezia eta Azkoitia herriaren beraren presentzia islatu duen modua.
Andramari bezperan jasoko du 200 euroko saria Beñatek.