LINGOLANG: GURE HIZKUNTZEN OINARRIZKO HITZAK

Maxixatzen.eus 2013ko uzt. 24a, 06:55

Zein dira Azkoitian jasotako hizkuntzak?

 

 Lingolang webgunea sortu du Topagunea euskaltzaleen elkarteen federazioak, Auzoko planaren baitan.

Gipuzkoako zazpi herritako umeei gonbidapena egin die beraien hizkuntzan hitz egin diezaguten eta haien hizkuntzetako oinarrizko hitzak ezagutzera emateko.  Azkoitia izan da zazpi herri horietako bat.

Gure herrietako hizkuntza aniztasuna erakutsi nahi du Lingolang-ek, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure eskola, kale eta auzoetan.

Aberastasun hori biltzeko, hizkuntza bakoitzari buruzko informazioarekin batera, herriz herri jaso ditugun oinarrizko hitzak ezagutu eta entzun ahal izango dituzue hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide