Eako Poesia egunak pasa berritan, Hedoi Etxarteren Sinplistak poema liburua da gaurkoan gomendatzeko dakarkiguna.
Egilearen hitzetan, "errealismoz idatzitako liburu bat, saiatzen dena gizarteko arrazoi konplexuak azaltzen eta erantzukizunak eskatzen dituena".
Liburu "panfletarioa, manikeoa", "gaia konplexuegia dela dioenaren helburua delako gaiari buruz ez eztabaidatzea".
Bestelako arnasa, bestelako diskurtsoa, bestelako hitzak gure hizkuntzan, poesiaren bizilekuetan barna, luzaro etzandakoak jaikiarazten.