Joan den ostiral gauean jendea sumatu genuen Otarre inguruan.
Argi txikiak diz-diz zetozen mendian behera.
Antxintxika zetorren jendea zen,
orain bat,
bestea ondoren,
taldetxo bat geroago.
Beasaingo Ehunmiliak ziren,
Goierri,
Tolosaldea,
Urola-Kosta,
Urola-Garaia
eta Debagoiena
zeharkatzen dituen
168 kilometroko mendi proba luzea.
Haien artean izan ziren
gero irabazle gertatu zen
Imanol Aleson
eta podiuma osatu zuen
Joxelu Albizuri
azkoitiarrak.
Jon Andoni Martin