Andy Schleck ziklistaren euskaratzailea

Maxixatzen.eus 2013ko uzt. 17a, 07:01

zimbio.com

Iruñean, Lesakan eta bestetan San Fermin bestetan ibiltzeko garaian, Frantziako Tourrean txirrindulariek Pirinioak igo eta jaisten dituzte.

Han euskal zale mordoa, euskaltzaleak eta beste, pilatzen da ziklistak hauspotzeko.

Hauspo horren eragina jasota, Andy Schleck Luxenburgeko karrerista bikainak eskerrak eman zizkien euskal zaleei, euskara ederrean.

Hori nola litekeen? Radioshack taldean Haimar Zubeldia usulbildarra eta Markel Irizar oñatiarra ditu lagun Andyk, euskaltzaleak biak ere. Hara hemen Markelen azalpena Andyren euskarazko abildadeari buruz.

Ederra ikasgaia hemengo kanpo-larrosa askorentzat!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide