IPUIN KONTALARIAK LIBURUTEGIAN UDAN

Maxixatzen.eus 2013ko uzt. 6a, 00:07

Liburutegia
Javier Beristain

 

Uztaileko eta abuztuko astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00etan ipuin kontalariak izango ditugu liburutegian. Aukera ederra da umeek ipuinen bitartez errealitate berriak barnera ditzaten.

Uztailaren 9an, datorren asteartean, Gurutz Garmendia azkoitiarra arituko da Izarraitzeko ipuinak kontatzen.

Uztailaren 11an, datorren ostegunean, berriz, Yameli Prieto azpeitiarra izango dugu ipuin kontalari.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide