2013ko Andramaixetan herritarren parte hartzea indartzeko beste ahalegin bat egin nahi du Udalak.
Horretarako, atal berezi bat jarri du udalaren webgunean, eta herriko leku esanguratsuenetan ere galdetegi bat jarri du, herritarren iritzia biltzeko.
Horrez gain, datorren asteazkenean, uztailak 10, herriko talde, eragile eta norbanakoekin bilera ireki bat egingo du, Elkargunean, 18:30ean, eta Udalak parte hartzera animatu nahi ditu herritar guztiak.