IRENE ELORZA: TXANBOLINK 28

Irene Elortza 2013ko uzt. 3a, 11:08

 

Noiznai. Edozein momentutan.

Gustura galduko nintzateke Pariseko kaleetan. Nekatu ezinik ibiliko nintzateke kale zahar horietan barrena zurekin topo egin arte. Horacio Oliveirak eta la Magak 1963an egin ohi zuten antzera. Pont Neuf inguruko espaloi batean ‘Rayuela’ bat marraztuko nuke 50 urte beranduago. Eskuak klarionez zikinduta eta belaunak urratuta, txintxerrinean jolastuko nuke zapatan sartutako azken harri txintxorrarekin. Zeruan sartzeko esango nizuke, eta han geratuko ginateke betirako. Edo bietako lehenak begiak kliskatu arte. Dibertitu beste helbururik gabe, oin bat errealitatean eta bestea fikzioan hankalatraba jarrita. Maitasuna ume-jolasa dela paretetan idatziz.

http://paris.rutascervantes.es/ruta/rayuela

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide