ANDRAMAIXETAKO III. FILM LABUR LEHIAKETA

Maxixatzen.eus 2013ko eka. 28a, 15:41

Andramaixek
Javier Beristain

OINARRIAK

1. Gaia: Zurrumurruak, jarduna, paolak…..

2. Lanen iraupena: 2 eta 5 minutu artekoak, formatu digitalean: DVD, CD edo edozein ordenagailuk irakurtzeko formatuan.

3. Hizkuntza: euskara.

4. Nahi duen orok har dezake parte.

5. Lanak, orijinalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute.

6. Aurkezteko azken eguna: abuztuak 6.

7. Aurkezteko tokia: Azkoitiko Udaletxeko kultura saila.

8. Sariak:

- Lehen saria: 600 euro eta oroigarria.

- Bigarren saria: 200 euro eta oroigarria.

9. Epaimahaia: zinearekin eta arte, letra eta informazio arloekin zerikusirik duten pertsonek eratuko dute.

10. Gutxieneko kalitaterik bermatzen ez bada epaimahaiak saria ez ematea erabaki dezake.

11. Laburmetraien proiekzioa, abuztuaren 15ean, gaueko 11:00etan Herriko plazan, egingo da. Lehenengo saria epaimahaiak erabakiko du. Eta bigarrena, herritarrek.

12. Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna errespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko. Bi printzipio horiek sustatzen dituzten lanak, aldiz, bereziki baloratuko dira.

 

 

 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide