Mihise eta hormarik gabeko museoa
Arteak ez du mugarik
Aspaldi ikasi zuten hori
Omako basoko pinuek,
eta, harrezkero, koloreak,
maskarak eta begiak
jantzi dituzte.
Intsinis pinuz osatutako basoa delarik,
zuhaitzetan hainbat itxura
eta koloreko margoak daude.
Omako basoa edo Baso margotua
Bizkaiko Kortezubi udalerriko
Oma auzoan dago.
Agustin Ibarrola eskulturgile
eta margolariaren arte lan bat da.
Basoa 1983-1991 bitartean
margotu zuen Ibarrolak.
Santimamiñe leizetik
3 kilometrora dago,
eta oinez 40 bat minutuan
iritsiko zara bertara.
Javier Beristain