Ez da oraingoxe kontua, baina guk orain jakin dugu. Hendaia.com elkartek antolatuta, martxoaren 22an izan zen euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketaren sarien banaketa, Abbadia gazteluan, eta Juan Karlos Merino azkoitiarrak jaso zuen 2. saria.
Hona hemen saridunen zerrenda:
1. saria: Iñigo Legorburu (Orereta-Renteria), “Nire” lanarekin.
2. saria: Juan Karlos Merino (Azkoitia), “Kinima” lanarekin.
3. saria: Ekhiñe Egiguren (Donostia), “Balea” lanarekin.
Aurelia Arkotxa Epai-mahaiaren lehendakariak aurkezturiko lanen kalitatea nabarmendu zuen, jende gehiago maitasunaz mintzatzeko luma hartzera ausartzea gustatuko litzaiokeen arren. Facebook-en irakur daitezke saritutako gutunak, Hendaia.com elkartearen orrian, eta Juan Karlosen Webarruko blogean ere irakur daiteke bere lana.