Harkaitz Canok hitzaurrean dioen bezala, "bizitza arruntaren aurrean dorpe eta ezgai sentitu arren xehetasun hutsalekin gozatzeko gaitasun mugagabea duzun horietakoa bazara, ezinezkoa izango zaizu komiki honekin ez maitemintzea".
Munduko bandarik txarrenak urteak daramatza entseatzen baina inoiz ez du zuzeneko kontzerturik eman. Jostundegi bateko sotoan egiten dituzte entseguak eta orkestra horretako kideen gorabeherak dira komikian agertzen direnak.
Nazioarteko komiki adituen aldetik makina bat laudorio jaso dituen lana da Bego Montoriok euskaratua eta Txalapartak argitaratu duena.