Euskara da txiolariena eremu urriko hizkuntzen artean

Maxixatzen.eus 2013ko eka. 21a, 00:00

Eremu urriko hizkuntzen txioak

www.euskara.euskadi.net helbidean irakurri dugunez, Missouriko San Luis Unibertsitateko Kevin Patrick Scannell irakasleak twitter sarean dabiltzan eremu urriko hizkuntzen sailkapena egin du, eta indigenoustweets.com atarian dago ikusgai.

Ekainaren 9an argitaratutako sailkapenean, 150 hizkuntzen artean euskara da erabiltzaile eta txio gehien dituena: 17.000 erabiltzaile eta lau milioi txio baino gehiago.

Ondoren datoz Haitiko kreolera (3.552.162 txio), galesa (2.200.662 txio) eta Filipinetako kapampangana (1.354.579 txio). Kontuan izatekoa da, halaber, Haitiko kreolerak, adibidez, 8 milioi hiztun dituela eta euskaldunok milioi bat baino gutxiago garela. Bada zerbait, ezta?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide