Ekaitza tenperatura desberdineko bi aire masa edo gehiago elkartzen direnean sortzen den fenomenoa da. Kontraste horrek eta berekin dakartzan eragin fisikoek desoreka eragiten dute, eta desoreka horren ezaugarri nabarmenak dira euria, haizea, tximistak, trumoiak, eta aldian behingo txingorra, beste fenomeno metereologikoak beste.
Presio baxuko zentro bat inguruan duen presio altuko sistema batekin garatzen denean, orduan sortzen dira ekaitzak. Elkarren aurkako indarren konbinazio horrek haizeak eragin ditzake, eta baita ekaitz lainoak ere, hala nola, 10 km-ko altuera inguruan tropopausaraino irits daitezkeen kumuloninboak. Ohiko ekaitzaren jarduera zikloaren baitan, eratze fasea izaten da hasieran, indar beteko bitarteko fasea gero, eta ordubete edo bi ordu inguru irauten duen indargabetzeko fasea azkenean.
Hemen dituzue bi "time_lapse", zeinetan bi ekaitz desberdin ikus daitezkeen osatzen. Elkarren artean dagoen denbora tartea oso laburra da, eta biak joan den ostiralean eratu ziren, Azkoitia gainean hain zuzen, han-hemen txingor-zaparrada galantak eraginez.
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=KPDc8zj_4aw&feature=player_embedded[/youtube]
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=pdhEMl_PcIg&feature=player_embedded[/youtube]
Jon Andoni Martin