Maxixatzenen Euskararen hautematea Azkoitian ikerlanean ageri denez, euskaraz bizitzeko beharrezko adierazleak, gero eta okerrago daude oro har gure herrian. Joera hori hemengoa bakarrik ez dela dioten datuak ugaritzen ari dira han-hemen, eta Txerra Rodriguezen Garaigoikoako bloga da horren adierazgarri, Xabier Bengoetxearen saridun ikerlana gogoan:
http://blogak.com/garaigoikoa/arnasguneak-ahultzen-ari-dira
Maxixatzenek aipatutako lanean proposatu ditu egoera aldatzeko jarraibide batzuk. Helduko al diegu garaiz?