ARGIAREN EGARRI

Maxixatzen.eus 2013ko eka. 5a, 23:18

 

Hainbeste egun grisen ondoren, gogo onez hartu ditugu udaberriko lehen egun argitsuak.

 

Egarria asetzera ur-putzu ugarietako batera hurbildu den zaldia bezala,

 

 

 

esan liteke geu ere honez gero argiaren egarri ginela.

 

 

Eguna joan, eguna etorri, luzaroan zeru lainotuak izan ondoren,

 

 

benetan estimatzen dugu eguzkiaren igurtzia azalean,

 

 

 

eta argi biziagoak berezko koloreei txertatzen dien distira indartsua.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide