Ramon Zubizarreta Landakanda pandero-joleak 80 urte egingo
ditu datorren urrian, eta plazak uztea erabaki du.
Omenaldia egin zieten soinuarekin urte askoan lagun izan duen
Lajari eta biei Aittolako Otaba jaietan joan den igandean.
Ibilbide luzean, erromeriz erromeri, hainbat kontu eta pasadizo
pilatuta, bere biografia biltzen duen liburua idatzi zion Mielanjel
Elustondo azpeitiarrak 2011n, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen
enkarguz: Landakanda, panderoaren erregea.
Erretiroa eta omenaldia aintzat hartuta, elkarrizketa mamitsua
egin zioten igandean bertan Euskadi irratian. Hemen duzue:
http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/1359584/ramon-zubizarreta-landakanda-badoa/