Beste bizitza batean_11

Juan Karlos Merino 2013ko eka. 4a, 22:06

Iluntzen hasia zen, eta itzalak handitzen ziren basoan. Gurera abiatu ginen, astiro badaezpada. Bidean aitari galdetu nion zergatik ezkutatzen ginen beti erromatarrengandik.

Azaldu zidan orduan inoiz topatzen bagintuzten hilda ginela, edo beharbada morroi hartuko gintuztela, edo, onenean, gure lurretik eta baserritik botako gintuztela, inoiz gehiago ez itzultzeko, den-dena kenduko zigutela. Baina, osabaren ustez, horixe izango zela guretzat txarrena, ezbairik gabe; gurean gelditzen baziren, ez ginelako askeak izango inoiz. 

Aitak serio begiratu zidan, oso serio, eta eskua nire burura eramanez zera erran zidan:

-Lasai, seme. Ni bizi naizeino ez da halakorik izango.

Baina, noski, horixe guztia eta gehiago gogoratu nuen gero, askozaz ere geroago; noiz eta hauxe gertatu ostean:

Sasoi hartan, oker ez banago, zortzi urte zituen mutikoa nintzen, eta Doraemon marrazki bizidunak ikustea gogoko nuen. Herriko mutil askok bezalako bizimodua nuen. Etxetik eskolara eta eskolatik etxera.

Nork imajinatuko zuen hura jazoko zela? Nori eta niri gertatuko zitzaidala?

Gure amak apuntatu ninduen eta segidan hartu ninduten. Mutiko egokia nintzen haien egitasmorako. Eta hasi ginen, pozik, bakoitza bere papera buruz ikasten eta antzezten. Orduan, gertatu egin zen, gogoratu egin nuen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide