Beste bizitza batean_14

Juan Karlos Merino 2013ko eka. 4a, 22:01

-Baina, aurrera egin aurretik, seme, gauza bat esango dizut.

-Zer da, aita?

-Bukatu al duzu eskolarako istorioa idazten?

-Ez. Gutxi falta zait. Bihar bukatuko dut.

-Eta noiz irakurri behar duzue eskolan?

-Datorren astelehenean. Arratsaldean; lehengo orduan.

-Ongi. Orain, zera jakin nahi dut, eta esadazu egia. Seguru al zaude hori irakurri nahi duzula jende aurrean?

-Bai, aita. Seguru nago.

-Orduan, zure aita naizenez abisatu behar dizut jendeak ez duela, beharbada, ondo hartuko istorioa. Gai hori askorentzat zeharo ulertezina da. Ez zaie buruan sartzen. Gehienentzat, euria lurretik gora erortzen dela esatea bezala da. Ulertzen?

-Bai, aita. Badakit. Baina irakurri egin nahi dut.

-Hala bada, jakizu eskolako lagunen gaitzespena jasotzeko prest egon behar duzula. Beharbada irakaslearen beraren barreak entzungo dituzu. Mota guztietako irainak jasango dituzu. Hortaz, hori gertatzen bada, zuk gorrarena egin eta kito. Ados?

-Baietz, aita.

-Gezurtia esaten badizute, edo horrelako zerbait, niri txikitan esaten zizkidaten antzekoak, zuk ez egin negarrik. Onartu jendearen jarrera eta ez egin kontrarik; ados?

-Bai, aita. Nahikoa da. Utzi hori behingoz eta segi kontatzen. Amaiera falta zaizu. Eta oraingoan, aita, gogoratu azken telefono-deiarena, atzo ahaztu egin zitzaizun eta.

-Kar-kar-kar! Hau mutila, hau! Ondo da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide