BLOGARI BIDELAGUN ESPERIMENTATZAILEA

admin 2013ko mai. 29a, 23:31

BLOGARI BIDELAGUN ESPERIMENTATZAILEA

Maxixatzenek 1996an argitaratu zuen aldizkariaren lehendabiziko zenbakian idazteko aukera izan nuen eta, orduz geroztik, askotan tartekatu ditut neure iritzi, kezka eta abarrak elkarte honek plazaratu dituen hainbat euskarritan. Ez da harritzekoa, bada, Maxixatzen oso gertuko sentitzen badut, bere ibilbidean ikusi dezakedalako neurea ere nolabait.

Urteak pasa dira, eta, gorabeherak gorabehera, Maxixatzenek bizirik dirau, arnas berrituta, ideia eta asmo berritzaileekin. Euskaldunon elkarte hau une itxaropentsuan dagoela esango nuke, mamitzen hasiak direlako luzaroan desiratutako proiektuak, eta haien parte izan nahi nuke, ahal dudan neurriko ekarpenak eginez.

Momentuz, “webarru” honen blogari-taldean arituko naiz, neure burua horrela definitzeko argudio handirik izan gabe, alor guztiz ezezaguna baita niretzat. Ez dakit zeri buruz idatziko dudan eta nola (aurkezpen-txartel polita nirea!), baina gogoko dut gauza berriak esperimentatzea eta ikastea.

Jo dezagun blogari bidelagun esperimentatzailea naizela.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide