Urre zamarrin. Gertu.
Entzuleak adi-adi zituen, eta galdera bota zuen:
- Bi pertsona eztabaidan ari direnean, eta nahiz eta bata bestearen ondo-ondoan egon,
zergatik hitz egiten dute oihuka?
- …
- Haien bihotzak elkarrengandik oso urruti daudelako, eta urrun dagoen
norbaitekin deiadarka hitz egin beharra izaten da, ezta? - erantzun zuen
isilune baten ondoren, apaizek egiten duten moduan.
- Eta zergatik xuxurlatzen diote elkarri maitaleek?
- Bihotzak elkarren hurrean dituztelako.
Bi punturen arteko distantziarik txikiena lerro zuzena da. Bi bihotzen arteko
distantziarik motzena, egia. Badira egia borobilak, ezkutuak, galantak, deserosoak,
jakinekoak, ezezagunak, eta berdaderoak ere. Eta badira aldarri egin eta behin eta
berriz errepikatu beharreko egiak, bihotzak iratzartzen dituztenak. Rafeef Ziadah
poetaren eztarritik ateratzen direnak, esaterako. Mikrofono baten laguntza soilarekin
entzulearen bihotzeraino gerturatzen diren egia gordin musikatuak.
http://elearazi.org/2013/02/07/hadeel/